Le Journal du Pays Basque
Le Journal du Pays Basque / Euskal Herriko Kazeta | |
---|---|
Mota | informazio orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | frantsesa (eta euskara) |
Argitaratze lekua | Urruña, Lapurdi |
Argitaletxea | Baigura Communication SARL |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Ipar Euskal Herria |
Maiztasuna | asteartetik larunbatera |
Salneurria | 1 € |
Historia | |
Ideologia | eusko abertzalea, ezkertiarra |
www.lejpb.com |
Le Journal du Pays Basque (Euskal Herriko Kazeta) Ipar Euskal Herrian argitaratutako egunkari bat izan zen. Urruñako Baigura Communication SARL enpresak kaleratzen zuen, 2001etik. 2013ko abenduaren 21ean plazaratu zen azken alea. Erronka zaila zen horrelako egunkari bat plazaratzea, eta 12 urtez irautea lortu zuten.[1]
Frantsesez zetozen idatzirik orrialde gehienak, euskaraz artikuluren bat ere bazegoen arren. Ostegunero Mintza izeneko euskarazko gehigarria argitaratzen zuen.
Lehen zuzendaria Hur Gorostiaga izan zen, lehenago Euskaldunon Egunkarian zortzi urtez kazetaria izan zena. Azken zuzendaria Antton Etxeberri izan zen,
Lerro editorialak funtsean bat egiten zuen Hego Euskal Herriko Gara egunkariarekin.
Internet bidez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egun Naiz taldearen barruan dago, 2008an kazeta.info izenarekin sortu zen, baina 2015tik [2] Ipar Euskal Herrirako berriak argitaratzen dituen atari da kazeta.eus izenarekin. Atari horrek euskara hutsez ateratzen ditu berriak[3].
Bestalde, Mediabask 2014an sortu zen Le Journalen hutsunea betetzeko asmoz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hernan, Agus. (2013-12-22). Ipar Euskal Herrian bihartik aurrera askatasun gutxiago izango dugu. kazeta.info.
- ↑ https://iparraldekohitza.eus/elkarlanean/kazeta/kazeta-eus-eragile-berria/
- ↑ [kazeta.eus www.kazeta.eus. ] 2020-05-18an kontsultatua.